Online eros daitezke (www.sdamorebieta.eus)

FUTBOL | SD Amorebietako lehen taldeak CD Alfaroren kontra jokatuko du Urritxen larunbat honetan, azaroak 1, 18:00etan. Ligako 9. jardunaldiko neurketa honetarako sarrerak hurrengo estekan eros daitezke: https://sdamorebieta.compralaentrada.com/eventos/
Sarrera hauek gune orokorrerako dira (ez da tribunarako sarrerarik salduko) eta 15 euroko prezioa dute 16 urtetik gorako pertsonentzat eta 5 eurokoa 15 urtetik beherakoentzat. Agortzen ez badira, partida hasi baino ordubete lehenagotik ere erosi ahal izango dira Urritxeko leihatilan.
SDA-ko bazkideak doan sartuko dira.



