Durangarrak mailaz igo dira denboraldi bikaina egin ostean
ARETO FUTBOLA | Sasikoaren bigarren taldea txapelketa amaitzeko jardunaldi bat falta zenean igo zen partidua jokatu gabe, aurkaria, Biara Bermeo taldearen filiala, ez baitzen Landako kiroldegira aurkeztu zeremonia bat zela-eta. Hori dela eta, talde durangarra Ohorezko Mailara igo da denboraldi amaiera baino jardunaldi bat lehenago, eta Biara Bermeo “B”, joan den larunbateko aurkaria, ezin da mailaz igo, bere lehen taldeak maila horretan jokatzen baitu.
Felix Leibar entrenatzaileak adierazi duenez, “gure helburua ez zen igotzea, baina, bigarren itzuli handi bat egin ondoren, datorren urtean Ohorezko Mailan jokatuko dugu”.
Txapelketa amaitzeko jardunaldi bat falta denean, talde gorritxoaren bigarren taldeak mailaz igotzea lortu du. Sasikoa Bren azken partida datorren igandean izango da, 12:00etan, etxetik kanpo, UFS Usansoloren aurka. Igandeko norgehiagokaren ondoren, taldeak merezitako oporrak hartuko ditu abuztuaren amaierara arte.