DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

«Sasiak eta belarrak bizikleta jaten ari dira»

Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu diote martxan jar dezala bizikleta eta oinezkoen bidearen mantenimendua

Bizipistaren egoera leku batzutan
Bizipistaren egoera leku batzutan

IURRETA/AMOREBIETA | 2023ko martxoan ireki zen ofizialki Iurreta eta Amorebieta-Etxano herriak lotzen dituen Ibaizabalen bizikleta pista. Lehenik, Erkoles, Berna eta Arriandi auzoetatik igarotzen den 5,5 kilometroko zatia jarri zen martxan, Mallabiena industrialdean amaitzen zena, eta hilabete batzuk geroago 7,5 kilometroraino zabaltzen zen. 6,5 metroko zabalera duen bideak hiriguneak auzoekin, lantokiekin eta hezkuntza-zentroekin lotzen ditu, eguneroko joan-etorriak errazteko. Ordutik, oinezkoek eta txirrindulariek egunero erabiltzen dute bide hori.

Erabiltzaile horiek asteak daramatzate Bizkaiko Foru Aldundiari azpiegitura mantentzeko eskatzen, landaredia bidean sartzen ari baita. «Sasiak eta belarrak bizikleta-pista jaten ari dira !», dio ibilbide hori egin ohi duen Elorrioko txirrindulari batek. «Horrelako bideak irekitzea ondo dago, baina garbi mantentzea ere garrantzitsua da. Une honetan lotsagarria da dagoen bezala !», gehitu dute beste erabiltzaile batzuek.

Horregatik, bizikleta eta oinezkoen azpiegitura lehenbailehen garbitzeko eskatu diote Bizkaiko Foru Aldundiari.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top