CD Vitoriak penaltietan irabazi zuen Kopa fasea
FUTBOLA | Joan den larunbatean Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Iparraldeko 15 talde bildu ziren Larrakozelaian, alebin mailan, Gabonetako Txapelketa jokatzeko. Gertasport Kirol Klubak antolatuta eta Iurretako Udalaren laguntzarekin, Liga fasea eta Kopa fasea jokatu zuten futbolarien giro onak eta maila onak markatu zuten jardunaldia.
Liga fasean, CD Santurtzik irabazi zuen txapelketa, partida guztiak irabazi eta joko ona egin ondoren. Aviron Bayonnaisekin batera faborito nagusia izan zen, Arratiak final-laurdenetan kanporatu baitzuen. Kopa fasean, CD Vitoriak penaltietan irabazi zion finalean Salesianosi.
Aipamen berezia Hendaiako Les Englantis klubarekin senidetzeari, antolakuntzaren opari bat jaso baitzuen. “Eskerrak eman nahi dizkiegu txapelketaren antolakuntzan eta garapenean parte hartu duten guztiei, baita Larrakozelaiara hurbildu diren klubei ere”, adierazi zuten antolatzaileek.