DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

San Fausto zesta punta txapelketa larunbat honetan hasiko da

Finalak urriaren 12an jokatuko dira, Durangoko jaietan

Txapelketa larunbat honetan hasiko da. ARGAZKIA: Luis Iturrioz
Txapelketa larunbat honetan hasiko da. ARGAZKIA: Luis Iturrioz

ZESTA-PUNTA | Durango Jai Alaik, Peña Ezkurdirekin batera, zesta puntako San Fausto txapelketaren 39. edizioa jarri du abian. Hiru kategoriatan banatuta (neskak, gazteak eta 25 urtez azpikoak), 17 kirol-klubek hartuko dute parte, gehienak Hegoaldekoak, baina Iparraldeko, Bartzelonako eta Tania TANIA Mexiko DFko pilotariak ere aurkeztu dira.

Txapelketa larunbat eta igandeetan jokatuko da, 18:00etan, irailaren 22an izan ezik, orduan kanporaketak 10:00etan izango baitira. «Kanporaketa formatuan, giro bikaina espero da, eta partidak jokatu eta entretenigarriak izatea, pilotarien maila oso ona baita. Ekitaldiak musikaz girotuko dira eta irabazleen artean 1.500 euro banatuko dira saritan. Beraz, lehiaz beteriko lehiaketa espero da etorkizuneko pilotari hauen artean. Parte hartu duten puntisten kalitateak eta antolaketak giro bikaina espero dute “, adierazi dute antolatzaileek.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi: durango.jaialai@gmail.com

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top