Tenperatura jaitsiko da eta maximoak 10 ºC artekoak izango dira

EGURALDIA | Giro goibela larunbatean. Euria egingo du, batez ere egunaren bigarren partean, eta elur-kota 1000 metro inguruan egongo bada ere, baliteke hegoaldeko zenbait lekutan beherago kokatzea noizean behin. Haizea aldakor ibiliko da, arratsaldean ipar-mendebaldekoa nagusi. Tenperatura jaitsiko da eta maximoak 8 eta 12 ºC artekoak izango dira.


