DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

SACZek Amorebietako balkoiak “Zintzilik” -z berriro betetzeko deia egin du

Obren banaketa gaur osteguna eta bihar ostirala izango da, arratsaldeko ordutegian, elkartearen lokaletan.

Olanak gaur, osteguna eta ostirala, banatuko dira
Olanak gaur, osteguna eta ostirala, banatuko dira

AMOREBIETA-ETXANO | Aurten ere, SACZ elkarteak Amorebietako balkoiak “Zintzilik” -z betetzeko deia egin du.

Interesa duten zornotzarrek Sociedad Artística Cultural Zornoza elkartearen lokaletatik (Harrison eraikina, 6, behea) igaro behar dute gaur osteguna, ekainak 27 eta bihar ekainak 28, 18:00etatik 20:30era balkoietan zintzilikatzeko obretako bat lortzearekin. Zintzilik erakusketa egiten dutenen artean 2 lagunentzako bazkaria zozketatuko da Jauregibarria jatetxean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top