DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Sabina Aizpururen kartelak Elorrioko Ferixa Nausikoak 2025 iragarriko du

Elorriarrak egin du herriko jaiak iragartzeko epaimahaiak aukeratu duen diseinua

Kartel irabazlea

ELORRIO | Pasa den otsail bukaeran deitutako lehiaketara hamabost diseinu aurkeztu ziren denera, zortzi emakumezkok eta bost gizonezkok egindakoak. Herritarrek euren gustukoena zein den bozkatzeko aukera izan dute, bai Iturri Kultur Etxeko urnan bai web bidez. 444 boto jaso dira kultur etxean eta 208 boto webgunean (133 euskarazkoan eta 75 gaztelerazkoan).

Epaimahaiak kontuan hartu du haien iritzia, eta irizpide propioetan oinarrituta, ia aho batez aurtengo jaiak iragartzeko kartela Sabina Aizpuru Agirrek egindakoa izango dela erabaki du, JaiTaKolore izenekoa “dotorezia, garbitasuna eta egitaraua apaintzeko elementu aproposak dituelako”. 2018an ere egile berak aurkeztutako kartel batek iragarri zituen Ferixa Nausikoak.

Epaimahaikideek parte hartze altua, lanen kalitatea eta genero ikuspegiaren kalitatea eskertu eta goraipatu dituzte.

Hala, gero eta gutxiago falta da irailaren 6tik 14ra ospatuko diren festa handiak hasteko. Jai batzordeak pare bat bilera ireki egin ditu dagoeneko, eta hirugarrena ekainaren 24an izango da, 18:30etan, Iturri Kultur Etxeko Areto Nagusian.

 

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top