Helburua da 8 eta 12 urte bitarteko haur sahararrak aldi baterako familietan hartzea.
DURANGO | Dagoeneko urte luze pasatu dira errefuxiatu kanpamentuetatik Euskal Herrira haur sahararren lehen taldea uda pasatzera heldu zenetik. Ordutik hona, Oporrak Bakean programaren koordinazioa aldatzen joan da, baina proiektua abiatzeko ikusi ziren arrazoiak indarrean jarraitzen dute eta haurren harrera inoiz baino beharrezkoagoa da orain.
Oporrak Bakean programaren helburua hurrengo da:
Helburu orokorra: familia euskaldunetan edo udalekuetan 8 eta 12 urte bitarteko saharar haur errefuxiatuak denbora baterako harreran hartu, udako hilabeteetan zehar.
Onurak
Oporrak Bakean programan parte hartzea oso onuragarria da haur sahararrentzat: Saharako udako baldintza gogorretatik urruntzea, haien osasuna hobetzea, bi hilabetetan jasotako elikadura, eta ezagutza eskuratzea direla eta. Baina, era berean, parte hartzen duten euskal familientzat ere onuragarria da
Hurrengoak, programaren parte izan direnen alderdirik azpimarragarrienak:
Haur sahararrentzat onurak
• Haien osasun egoera hobetzen dute, bai azterketa medikuak medio, baina baita elikadura egokiari esker ere.
• Errefuxiatu kanpamentuak ez diren beste errealitate bat ezagutzen dute.
• Haien bizitokian ezinezko diren ekintzak egiten dituzte, gaitasun pertsonalak eta etorkizuneko aukerak hobetuz.
• Hizkuntza berri bat (edo bi) ikasten dituzte.
• Lagun berriak egiten dituzte, bizitza osorako.
• Bigarren familia bat dute: lehendabizikoa Saharan, eta berria Euskal Herrian.
Familia euskaldunentzako onurak
• Familiako kide berri batekin uda ahaztezin bat pasatzen dute.
• Gerora, harreran hartutako haurraren familia ezagutzerakoan kanpamentuetara bidaiatzeko aukera izaten dute, eta haiek ere Saharako bigarren familia bat osatzen dute.
• Familia euskaldunetako haurrak aniztasuna kudeatzen ikasi eta elkartasuna eta enpatia bezalako baloreak lantzen dituzte.
• Errealitate ezberdin bat ezagutu eta kultura berri batekin elkarbizitzen dira.
• Bizitzako egoera ezberdinak beste begi batzuekin begiratzen ikasten dute eta arazoak erlatibizatzen laguntzen die.
• Saharar Herriaren egoera zuzen-zuzenean ezagutzen dute eta haien egoera bidegabearen bozgorailu bihurtzen dira.
www.riodeorodurango.com / oporrakbakean.eus
+info: 676108794
Izena emateko epea martxoaren 15era arte egongo da zabalik.