DOT Durangaldea

Río de Oro Durangaldeak 24.070 kilo laguntza bildu ditu herri sahararrarentzat

Lankidetzan dihardutenen lekukoek elikadura-krisiaren gogortzea azpimarratu dute

Laguntza joan den martxoaren 14an abiatu zen Donostiatik

DURANGALDEA | Martxoak 14an abiatu zen Donostiatik Sahararen aldeko Euskal Karabana Solidarioa, Tindufeko errefuxiatu-kanpamenduetara bidean. Antolakuntzatik eskerrak eman dizkiete Durangaldeko biztanle eta udalei erakutsitako elkartasunagatik, baita proiektua posible egin duten erakunde eta kolaboratzaile guztiei ere.

Río de Oro Durangaldeak, Sahararen Lagunen Euskal Elkarteen Federazioarekin batera, aurten ere “Piztu Itxaropena” ekimena bultzatu du. Kanpamenduetako egoera kritikoa da 2024ko iraileko uholdeen eta tenperatura altuen ondorioz, eta kooperanteek elikadura-krisiaren gogortzea nabarmendu dute.

Guztira, Karabanak 110 tona giza laguntza bidali ditu lau trailer, bi kamioi eta minibus baten bidez. Laguntza horren barruan olioa, arroza, azukrea, pasta, lekaleak eta osasun-materiala daude.

Zehazki, Río de Oro Durangaldeak 24.070 kilo bildu ditu, honela banatuta:

  • 3 palet bizikleta eta 3 palet pardel.

  • 2 palet konpresa eta 24 palet janari.

“Injustizia”

Azkenik, elkarteak herri sahararrak duela 50 urtetik pairatzen duen injustizia salatu nahi izan du: erbestea, miseria eta gerra. Río de Oro Durangaldeak bat egin du nazioarteko deialdiarekin, sahararrei euren eskubideak eta lurrak itzuliko dizkien konponbidea exijitzeko: “Gora Sahara askea!”, aldarrikatu dute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top