Ezbeharra 14:00etan gertatu zen, Iurretarako noranzkoan

BERRIZ | Furgoneta baten gidaria hil da gaur, igandea, arratsaldean, AP-8 autobidean, Berrizen.
Ezbeharra 14:00etan gertatu da gaur, igandea, AP-8 autobidean, 80,4 KPan, Iurretarako noranzkoan, Segurtasun Sailak baieztatu duenez.
Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, aipatutako bidetik zihoan furgoneta bat galtzadatik irten da, eta sutea sortu da ibilgailuan. Istripuaren tokira bertaratutako medikuak ziurtatu du ia berehala hil den ibilgailuko bidaiari bakarra hil dela, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Istripuaren ostean, errepidea itxi behar izan dute Bilborako noranzkoan, eta auto-ilarak sortu dira. Zirkulazioa N-634 errepidetik desbideratu dute. Ertzaintzak dagokion ikerketa abiarazi du, zorigaiztoko istripua nola gertatu den argitzeko.
🔥🛻 Ibilgailua sutan #Ap8 Km 80 #Berriz-en Kantabriako norantzan.
🔥🛻 Vehículo ardiendo en #Ap8 Pk 80 #Berriz sentido Cantabria.
☎️ 011#Istripularria #Trafikoa pic.twitter.com/SYclHgMfBv
— Trafiko (@trafikoaEJGV) March 16, 2025