DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Palestinari buruzko irudiak biltzen dituen erakusketa hartuko du Berrizek

‘Palestina, causa y lucha: Emakume Palestinar baten begirada’ erakusketa ikusgai egongo da Kultur Etxean, martxoaren 4tik 11ra

Rouhaifa Kassem da erakusketaren egilea.

BERRIZ | Berrizko Kultur Etxeak “Palestina, causa y lucha: Emakume Palestinar baten begirada Euskal Herritik” erakusketa antolatu du martxoaren 4tik 11ra.

Rouhaifa Kassemek, azken hilabeteetan Berrizen bizi izan den artista palestinarrak, Palestinako errealitateari buruzko begirada berezi, hurbil eta hunkigarria aurkezten du erakusketa honetan. Izan ere, bere pinturek, hainbat bloketan bilduta, bere herriko emakumeak ezagutzeko eta deskubritzeko aukera ematen dute, telebistan eta beste hedabide batzuetan ikusten dugunari begirada intimoa emanez.

Martxoaren 4an, erakusketa inauguratuko da 16:30ean Berrizko Kultur Etxean, Rouhaifa Kassem artista bera bertan dela, eta aukera paregabea izango da palestinar eta palestinar herriko emakumeen bizipenak ezagutzeko, haien ehunetara, sinboloetara, erresistentzietara eta itxaropenetara hurbilduz.

Berrizko Udalak dei egiten die herritarrei datozen egunetan erakusketa ikustera anima daitezen.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top