Tenperatura maximoek berriro ere gorantz egingo dute

EGURALDIA | Ostiralean udako eguraldia izango da. Ipar isurialdeko zenbait lekutan behe-hodeiak ikusiko ditugu oraindik, batez ere kostaldean eta goizean goiz. Gainerako orduetan eguzkitsu egongo da, zerua ia garbi. Goizean hego-ekialdeko haizea ibiliko da eta arratsaldean ipar-ekialdera egingo du kostaldean. Tenperatura maximoek berriro ere gorantz egingo dute, orokorrean 25 ºC-tik gorako balioekin eta barnealdeko leku askotan 30 ºC inguruko balioekin.


