DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ostiral honetan amaituko da Berrizko argazki lehiaketarako epea

Lanak aurkezteko azken eguna ostiral honetan amaituko da

 Iazko irabazlea izan zen Carlos Gigante durangarraren irudia
Iazko irabazlea izan zen Carlos Gigante durangarraren irudia

BERRIZ | Udala XXVI. Argazki Lehiaketa. Aurreko edizio guztietan bezala, aurkeztutako lanek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta udalerriarekin lotutako alderdietan oinarrituta egon beharko dute, hala nola bizitza eta ohituretan, jaietan, kirolean, arkitekturan, kulturan… Lanak aurkezteko epea datorren azaroaren 15ean amaituko da.

Lehiaketako sariei dagokienez, lehen saria 300 eurokoa izango da, bigarrena 250 eurokoa eta genero ikuspegiaren saria 200 eurokoa. Hiru sarituetako bat ere ez bada Berrizkoa, 150 euroko tokiko saria banatuko da.

Parte hartzen duten lanekin erakusketa bat egingo da Berrizko Kultur Etxean, azaroaren 22tik abenduaren 20ra bitartean.

Informazio guztia eta oinarriak HEMEN.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top