DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ostiral eta larunbateko ekaitzek eta beroak igande gris bat utziko dute

Tenperaturak altuak izango dira gaur eta bihar, 24 gradu ingurukoak

Ekaitzak izan daitezke gaur Durangaldean GRAFISMOA: Unai Garcia

EGURALDIA | Egun horietako tenperatura altuak protagonistak izango dira ostiralean eta larunbatean, eta trumoi-ekaitzak izan daitezke bi egun horietan. Igandea, ordea, grisagoa izango da, zeru estaliak eta giro freskoagoa izango ditu, eta larunbateko 25etatik 20etara igaroko da.

Ostirala, trumoitsu

Ostiralean ezegonkortasuna areagotu egingo da. Hala ere, egunaren hasieran zerua hodei gutxirekin egongo da, hegoaldeko zenbait lekutan agertuko diren behe-hodei eta lainogune batzuk salbu. Goiza aurrera joan ahala hodeiak ugarituz joango dira. Gainerako orduetan zerua tarteka hodeitsu egongo da, bero-hodeiekin, eta zaparrada trumoitsu batzuk botako ditu, batez ere barnealdean eta eguerdi aldera; zenbait lekutan mardulak izan daitezke. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, egunaren hasieran zakar. Tenperaturan aldaketa handirik ez; kostaldeko maximoak igoko dira, barnealdeko altuenak gutxi jaitsiko dira.

Larunbata, eguzkitsu

Larunbatean giro eguzkitsua izango da nagusi berriro. Zerua ez da garbi egongo, ordea; egunaren hasieran hegoaldeko zenbait tokitan behe-hodeiak agertuko dira eta egunaren bigarren partean bero-hodeiak agertuko dira tarteka. Litekeena da zaparrada trumoitsu batzuk botatzea arratsalde-gau partean. Hegoaldeko edo hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, arratsaldean iparraldekoa. Tenperaturan ez da aldaketa handirik espero.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top