DOT Durangaldea

Ostegunerako giro freskoagoa eta haize zakarra

Euri kontuak alde batera utziko ditugu eta tarteka hodeiak sartuko dira

Elorrioko Gazeta auzoa ARGAZKIA: Victor Uriarte

EGURALDIA | Hasieran mendebaldeko haizea oso zakar ibiliko da, baina euriak atseden emango digu. Goizean, oraindik, haizeak bazterrak gogor astinduko ditu, bereziki itsasertzean, baina egunak aurrera egin ahala ahulduz joango da haizea eta eguerditik aurrera giroa askoz lasaiagoa izango da. Gainera, euri kontuak alde batera utziko ditugu eta tarteka hodeiak sartuko diren arren, beste une batzuetan ostarte zabalak irekiko dira. Tenperaturak behera egingo du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top