DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ostegunean hasiko dira Zornotzako Luis Urrengoetxea kaleko jaiak

Trikitrilariak, sukalki txapelketa eta kontzertuak egongo dira

AMOREBIETA-ETXANO | Dena prest dago Zornotzako Luis Urrengoetxeako kalean jaiak hasteko. Eguen honetan hasiko dira pintxo pote batekin eta ondoren Etxebarria aita seme trikitrilariak giroa alaitzen egongo dira

Azaroak 7 Eguena
19:00 Jaien hasiera
19:00-22:00 Pintxo pote tabernetan
20:00 Etxebarria aita seme trikitrilariak tabernetan, Lopenatik hasita

Azaroak 8 Barikua
19:00 Igel txapelketa (Izen ematea: 2€) Far-Farreko arkupean
Sariak: 1. Izen ematearen %70 – 2. Izen ematearen %30
19:30 Porrurik ez elektrotxaranga Lopenatik hasita
22:30 Triki Punk Romeria Euskal Herria Enparantzan

Azaroak 9 Zapatua
11:00-14:00 Umeentzako jokoak Euskal Herria Enparantzan
11:00 Zornotzako erraldoiak
12:00 Udabarri Dantza Taldea Tabernetan, Lopenatik hasita
14:30 Sukalkia entregatu
(Izena emateko azken eguna azaroaren 7a izango da)
15:00 Sari banaketa
18:00 Taberna ibiltaria kalejoian
21:30 Kontzertuak Zelaieta parkeko karpa erraldoian

Azaroak 10 domeka
12:00 Trikitrilariak. Soinutxikieren eskutik kalejira tabernetatik zehar
12:30 Herri kirolak
15:00 Lutaber berri Errifaren zozketa

OHARRA: Euria egitekotan, antolatzaileak programazioa aldatzeko eskubidea bere gain hartzen du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top