Tenperaturan aldaketa nabarmenik ez Durangaldean

EGURALDIA | Ostegunean ezegonkortasunarekin jarraituko dugu, batez ere egunaren lehenengo partean. Goizaldean eta goizean itsasotik zaparradak sartzen jarraituko dute, zenbait lekutan trumoitsuak eta handiak izango dira, bereziki kantauri isurialdean, baina baliteke hegoalderago dauden beste zenbait lekutara ere iristea. Arratsaldean eguraldiak egonkortzera egingo du, zaparradak noizbehinka botako ditu eta txikiagoak izango dira. Haizeak ipar-mendebaldetik eta iparraldetik joko du, eta tarteka enbarazu egingo du zenbait lekutan. Tenperaturan aldaketa nabarmenik ez.