DOT Durangaldea

Ostegun nahasia, euri pixka bat eta hego haize bolada gogorrak arratsaldean

Egunaren amaieran haizea berriro hegotik finkatuko da eta asko zakartuko da

Hurrengo egunetarako iragarpena Durangaldean IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Ostegunean giroa lasaiagoa izango da; haizeak mendebaldera egingo du eta indarra galduko du; kostaldean goizaldean oraindik bizi-bizi ibiliko da. Haize horrekin tenperaturak behera egingo du Kantauri isurialdean eta gainerako lekuetan berdintsu mantenduko da. Alabaina, egunaren amaieran haizea berriro hegotik finkatuko da eta asko zakartuko da. Goizaldean zaparrada batzuk botako ditu, baina, ipar-ekialdean, goizean zehar ere egin ditzake. Gainerako orduetan, ordea, litekeena da ateri egotea eta momentu askotan ostarte politak irekitzea, batez ere eguerdi partean. Gauean euritara jo dezake.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top