Maximoak asteazkenekoak baino 8 gradu baxuagoak izango dira

EGURALDIA | Ostegunean egunik lasaiena, tenperaturak nabarmen egingo baitu behera. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da, egunez baretuz joango da, baina goizaldean bolada gogorrak izango dira. Eguraldi nahasia. Tarteka zaparradak botako ditu, sarriago ipar partean. Tenperatura maximoak asteazkenekoak baino 8 ºC baxuagoak izango dira.

