Gaur maximoak 19tan geratuko dira, eta atzo, berriz, 24tan
EGURALDIA | Ostegun goiza grisa izango da eta ipar partean eta hego partean euri txikia egingo du orokorrean. Arratsaldean hodeiak gutxitu egingo dira, batez ere barnealdean, baina kantauri isurialdean euri pixka bat egin lezake, batez ere amaieran eta ipar-ekialdean. Goizetik aurrera iparraldeko haizea ibiliko da, arratsaldean zakartuz, eta tenperatura nabarmen baxuagoa izango da barnealdean; minimoak azken orduetan erregistratuko dira.