DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ostegun goizean haize zakarra, zaparradak eta freskoa eguerditik aurrera

Maximoak egunaren hasieran emango dira, eta minimoak azken orduetan.

Euri zaparradak Durangaldean GRAFISMOA: Unai García
Euri zaparradak Durangaldean GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Osteguneko lehen orduetan hegoaldeko haizeak gogor jotzen jarraituko du eta tenperaturak oso leunak izango dira; erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak ugariak izango dira, baina ez du euririk egingo. Goizean hego-mendebaldeko haizea indarra galtzen joango da, eta gero ipar-mendebaldetik joko du kantauri isurialdean. Hodei trinkoagoak agertuko dira, eta eguerdi partean zaparradak botako ditu, eta ekaitzak ere jo dezake. Arratsaldetik aurrera atertu egingo du eta ostarteak irekiko dira. Tenperaturak behera egingo du eta eguneko minimoak azken orduetan izango dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top