Tenperatura maximoek gora egingo dute, bereziki ipar partean

EGURALDIA | Larunbatean eguraldiak hobera egingo du. Goizaldean oraindik euria egingo du ipar partean, baina goizean goiz atertzera egingo du. Gainerako orduetan, zerua hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusi, eta arratsaldean eta gauean ugaritu egingo dira. Hegoaldeko haizea ibiliko da eta gauean zakartu egingo da. Tenperatura maximoek gora egingo dute, bereziki ipar partean.


