Horrez gain tenperaturak gora egingo du, 22 graduraino.
EGURALDIA | Larunbatean pixkanaka termometroak igotzen jarraituko dute. Goizaldean eta goizeko lehen orduetan hodei asko eta zirimiri batzuk sakabanatuta. Gainerako orduetan hodeiak eta ostarteak tartekatzen dira, eta baliteke noizbehinka zaparrada batzuek ihes egin ahal izatea. Hegoaldeko haizea ibiliko da, erdiko orduetan mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da eta arratsaldean baretu eta ahul geratuko da. Tenperatura maximoak 18-22 gradu ingurukoak izango dira.