Ukatu egin du mezu horien igorlea izatea, eta mezu horri jaramonik ez egitea eta webgune horretan ez sartzea aholkatu du, iruzurra baita.

BIZKAIA | Bizkaiko Foru Aldundiak ohartarazi du iruzur bat egin dela Ogasunari buruzko mezuak mugikorretara bidaltzearekin lotuta. Testuan honako hau irakur daiteke: «Ogasuna: Gertakari larri identifikatua aitorpenean. 931.98 euroko zehapen posiblea, bidali presako dokumentazioa hona »
Bizkaiko Foru Aldundiak ukatu egin du mezu horien igorlea izatea, eta mezu horri jaramonik ez egitea eta webgune horretara ez sartzea aholkatu du, iruzurra baita.