Auzoko bizilagun baten mezua, DOTen Whatsapp kanalera bidalia, 656182430
ZUREDOT | TAO azken aldiz aldatu/handitu zenetik, San Fauston ezinezkoa da aparkatzea. Durangoko herritarrek hemen uzten dute bigarren autoa, eta Durangoko gremioek hemen uzten dute beren autoa edo lanerako furgoneta. Badira asteetan mugitzen ez diren autoak… Aparkalekua doan, Durangoko Udalari esker.
Auzoko bizilagunok ezin dugu TAO txartela atera, TAO EZ eremuan bizi baikara. Lanetik gatoz eta Abadiño autoa utzi behar dugu, Decathloneko aparkalekuan edo gaizki aparkatuta edo gauez beldurra ematen duten eremu ez oso argituetan. Egoiliarren eremua edo eremu urdina nahi dugu, zentroko bizilagunak baino gutxiago ez gara eta aparkatzeko aukera dute. Durango autoz hutsik eta San Fausto autoz beteta.
San Fausto da ziurrenik Durangon gehien hazten ari den auzoa, eta gero eta jende gehiago bizi da eta biziko da datozen urteetan; aldiz, gero eta aparkaleku gutxiago dago. Landakoko anbulatorioa (egun osoan aparkaleku libre asko), Muruetatorre, Botafumeiro, Ertzaina… Horrela ezin da gehiago jasan. Premiazko konponbide bat behar dugu San Faustoko aparkaleku-arazoarentzat.