Elur-kota jaisten joango da eta 1000 m inguruan egongo da

EGURALDIA | Larunbatean atzerapausoa eman eta neguko giroa espero dugu. Zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak sarri egingo ditu, batez ere ipar partean. Elur-kota jaisten joango da eta 1000 m inguruan egongo da. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura maximoak 6-12 ºC artekoak izango dira lurralde osoan.


