NANa eta pasaportea berritzeko hitzorduak ostiral honetan, abenduak 12, jarriko dira eskuragarri

DURANGO | Durangoko Udalak urtarrila eta otsailerako dokumentazio izapideak egiteko hitzordu berriak ezarri ditu. Herritarrek NANa egitea edo berritzea, pasaportea egitea edo berritzea, eta NAN elektronikoaren ziurtagiriak aktibatzea egin ahal izango dute Ezkurdin kokatuko den bulego mugikorrean. Honakoak dira datak:
- Urtarrilak 21
- Otsailak 5 eta 18
Hitzorduak ostiral honetan, abenduak 12, jarriko dira herritarren eskuragarri, aurrez aurre zein telefonoz, Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ). Interesdunek Barrenkale 17ra jo dezakete edo 94 603 00 00 telefonora deitu. Ez dira hitzorduak emango WhatsApp bidez.
Informazio gehiago: www.durango.eus/citas-dni-y-pasaporte
Barne Ministerioak ezarritako kostuak honako hauek dira: 12 euro NAN bakoitzeko eta 30 euro pasaporte bakoitzeko, eta izapidea egiten den unean eskudirutan ordaindu beharko dira. NAN elektronikoa aktibatzea doakoa da.
Neurri honek aurreko deialdietan jasotako eskariari erantzuten dio eta herritarrek dokumentazioa udalerritik atera gabe berritzeko aukera erraztea du helburu.


