DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Mundibeltz VS Sasikoa B, derbia gaur arratsalderako Landakon

Baloiak 16:30ean egingo du bira Durangarrako kiroldegian

Mendibeltz eta Sasikoa B. arteko derbia gaur arratsalderako.
Mendibeltz eta Sasikoa B. arteko derbia gaur arratsalderako.

ARETO FUTBOLA | Gaur arratsaldean Mendibeltz eta Sasikoaren filialaren arteko derbia jokatuko da Landakon. Bi taldeak playoffa jokatzeko aukerekin datoz, baina etxeko taldearentzat oso txikiak dira, hirugarren sailkatuarengandik zortzi puntura baitaude 9 punturekin jokoan. Bestalde, talde gorritxoa laugarren postuan iritsiko da Iturrondo Bar Chillonekin eta Baiara Bermeorekin berdinduta. D 4 Texto Santutxu liderra durangarrengandik lau puntura dago.

Mendibletzi dagokionez, Play Offean jokatzeko aukera urrunekin heldu da lehiara, lehiaketa amaitzeko falta diren hiru norgehiagokak irabazi behar dituztelako eta sailkapen-taulan aurretik dauden aurkariek punturik ez lortzeko. Aitor Leceta entrenatzaileak adierazi duenez, “partidua inolako presiorik gabe jokatuko dugu eta ez diogu sailkapenari begiratzen”. Taldea derbira nola iritsi, “jokalariak motibatuta datoz eta berriro irabazi nahi dute, lehen itzuliko derbia irabazi baitzuten”.

Sasikoa B igoerako playoffetarako lehian bete-betean sartuta dator, eta hori aldagelan islatzen da; izan ere, Felix Leibar entrenatzaileak adierazi duenez, “taldea oso ilusionatuta eta motibatuta dago mailaz igotzeko aukerarekin”. Gainera, talde durangarra emaitza dinamika onean murgilduta iritsiko da, jokoan egon diren azken hamabost puntuetatik 12 lortu baititu lau garaipenen moduan. Beraz, hiru final geratzen zaizkio Sasikoaren filialari Play Offera sailkatzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top