DOT Durangaldea

Mugarrako neskak Euskadiko hirugarren Zornotzako Taldekako Duatloian

400 parte hartzailetik gora aritu ziren euripean eta hotz handiarekin jokatutako proban

Irati Garaizabal, Larraitz Caballero, Paule Miota eta June Arbeo

DUATLOIA | Larunbatean Euskadiko Taldekako Duatloi Txapelketa jokatu zen Zornotzan. Euriak eta hotzak markatutako jardunaldian 400 partaide baino gehiago bildu ziren. Lau eta sei kirolari artean osatutako 88 taldek parte hartu zuten baldintza meteorologiko gogorrekin ospatutako lasterketan: 4 kilometro korrika, 20 kilometro bizikletan eta beste 2 kilometro korrika osatu behar izan zituzten partaideen

Eskualdeko taldeei dagokienez, Mugarra TT-ko neskek osatutako taldea(June Arbeo, Larraitz Caballero, Paule Miota eta Irati Garaizabal) hirugarren postua lortu zuten. Gizonezkoen taldeak ere jardunaldi ona burututa bosgarren postuan bukatu zuten.

Indarpak Kirol Kluba-k hiru talderekin parte hartu zuen; Mugarra Triatloia Taldea, bestalde, zazpi talderekin aritu zen.

Sailkapenak:
MISTO: 1. Cafes Foronda Dida Kirol Taldea. 2. Hiruko Triatloia Taldea. 3. C.D.Vibike
NESKAK: 1. Peñota Dental Alusigma. 2. Lea La Blanca. 3. Mugarra Triatloi Taldea
MUTILAK: 1. 1. Peñota Dental Alusigma. 2. Amandarri TT. 3. Garraitz KT

Durangaldean ospatuko den hurrengo lasterketa Garain izango da, erreleboka egingo den duatloia, otsailaren 28an. Gizonezkoen erreleboa (hiru mutil), emakumezkoen erreleboa (hiru neska) eta errelebo mistoa (bi neska eta bi mutil) izango dira aukeran. Izen-ematea zabalik dago, bai triatloian federatuta daudenentzat, bai federatu gabeentzat ere.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top