DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Martxan dago Durangoko Askatasun etorbideko Euskadi iturria

Berritze lanek 14.000 euroko inbertsioa suposatu dute eta urtebeteko gauzatze epea izan ditu

Euskadi Iturria martxan berriz ere.

DURANGO | Udalak Askatasun etorbidean dagoen Euskadi iturria irazgaizteko lanak amaitu ditu. Esku-hartze horri esker, azpiegitura berritu ahal izan da, eta sistema hidraulikoaren funtzionamendu egokia bermatu du, ponpa eta koadro elektrikoa barne, zaharkituta baitzeuden. Probak egin eta elementu guztiek ondo funtzionatzen dutela egiaztatu ondoren, iturria berriro jarri da martxan.

Proiektuak 14.000 euroko inbertsio publikoa izan du, eta urtebeteko epean garatu da, iturria martxan jartzeko helburua betez.

Jarduera hau Askatasun etorbideko hiri ingurunea hobetzeko proiektu zabalago baten parte da, eta 2024ko erdialdean amaitu zen. Esparru horretan, bi esku-hartze nagusi egin dira:

  • Hegoaldeko egokitzapena: Eraikin berriak zerbitzu-sare orokorrekin konektatu dira, hiri-azpiegitura hobetuz. Gainera, erdibitzailean 200 m²-ko euri lorategi bat sortu da, euri uraren kudeaketa jasangarria bermatzeko.
  • Iparraldeko urbanizazioa: Berdegune bat egokitu da oinezkoentzako bide batekin, eraikin berriaren arkupearen azpitik igaroz Errotaritxuena eta Askatasun etorbidea lotuz. Espazio honek lorategiak, eserlekuak eta landaketak ditu, oinezkoentzako eremu publikoen jarraitutasuna indartuz eta bizilagunen arteko bizikidetza sustatuz.

Sara Oceja Lurralde zinegotziak adierazi du “Durangoko Udalak espazio urbanoak eraldatzearen aldeko apustua egiten duela, herritarren gozamenerako ingurune irisgarriagoak, jasangarriagoak eta atseginagoak sortzeko helburuarekin”.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top