Athletic Clubek aurrelariaren banakako eta taldekako errendimenduaren araberako aldagai ekonomikoak, etorkizuneko salmenta baten portzentajearen, berrerosteko aukera eta lehentasunez erosteko eskubidearen aukera gordetzen ditu

EUP! | Athletic Clubek eta SD Eibarrek akordioa lortu dute Javi Marton aurrelaria armaginen taldean sartzeko. Futbolari nafarraren banakako zein taldekako arrakastek eragindako diru-sarrerez gain, Ibaiganek etorkizuneko salmenta baten, lehentasunez erosteko eskubidearen eta berrerosteko aukera baten aldagai ekonomikoak gordetzen ditu.
Martonek (26 urte), joan den denboraldian Albacete Balompie taldean utzita jokatu zuen txapelketaren bigarren zatian. Lau partida ofizial jokatu eta gol bat egin duelarik utziko du Kluba, Europa League txapelketan San Mamesen Viktoria Plzeni 3-1 erdietsitako garaipenean lortutakoa. Bilbon eman zuen lehen denboraldian, CD Mirandesera atera zen maileguan.
Erakunde zuri-gorriak eskerrak eman nahi dizkio jokalariari Lezaman egindako ibilbide osoan erakutsitako konpromiso eta arduragatik, eta zorterik onena opa dio, bai etorkizun pertsonalean, bai profesionalean.