19:00etan izango da, Otamotzena parkean.
DURANGO | Markeliñek emango dio hasiera Uda Giro kaleko antzerki-programari, ekainaren 22an, 19:00etan, Otamotzena parkean. Tramankulu bat, hiru aktore eta mila forma eta pertsonaia ipuinak bizitzeko eta familiako arratsalde polit bat pasatzeko.
Esaten da ipuin guztiek istorio bat kontatzen dutela beste bati erreferentzia egiteko. Bere pertsonaiekin eta makinarekin “Artilusio” kontatzen duenak liburuak irudikatzen duen horretan eta irakurketan jartzen du arreta. Irakurtzen ikasteko m eta a elkartzen dira, eta horrela gainerako letrak.
Marrazki bati begira edo orri bat laztantzen, botoi bat sakatzen edo hari bati tiraka ere bai.
Entzuten, usaintzen, haztatzen edo liburuarekin jolasean irakurtzen da.