DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Maristak Durangoren 120. urteurrena ospatzeko ekitaldi berezia

Larunbatean, hilak 22, ate irekien jardunaldia egingo da ikasle eta ikasle ohien bisitarekin

1950eko argazkia.

DURANGO | Maristak Durango Ikastetxearen sorreraren 120. urteurrenaren ospakizunean murgilduta, zentroak jardunaldi hunkigarri eta berezienetako bat biziko du, larunbatean, ikasle ohien bisitarekin. Izan ere, ikastetxeko ikasle zaharrenak aurkitzeko deialdi publikoak fruituak eman ditu. “1904az geroztik, jende asko igaro da ikastetxe honetatik, eta Maristak-eko parte izan diren pertsona guztiak aitortu nahi ditugu, ikasle nagusiena ekarriz. Ez dut aurreratuko nor den, baina 95 urte ditu, Durangokoa da eta abizen ezaguna du”, aurreratu du Daniel Irazola ikastetxeko zuzendariak.

Ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Mireia Elkoroiribe Durangoko alkatea bertan izango dira. Zentroaren iragana, oraina eta etorkizuna ezagutzeko aukera paregabea izango da eta horretarako argazki zaharren erakusketa bat ere antolatu da.

Amaitzeko, aperitibo txiki bat zerbitzatuko da, eta nahi duten guztiek Maristak Durangoko pasillo eta geletan barrena ibili ahal izango dute, atzera begiratu eta oraindik ere oso presente dagoen iraganaren oroitzapenak gogora ekartzeko.

“Durangaldea ekitaldi honen berri zabaltzen laguntzea gustatuko litzaiguke eta, nola ez, gurekin egotea ekitaldiaren berri bertatik bertara emateko”, animatu dute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top