Mañariko Angurreta harrobiak Urmugaren kontzertu handiena hartuko du Bizkaian

Pirata, Hatxe, Leturia e Irati Arcelus, Eñaut Elorrieta, Janus Lester, Xak y Et Incarnatus  Orkestra taldeekin 18:30ean

Kontzertua datorren asteartean inzago da

DURANGALDEA | Uztailaren 11tik 31ra egingo da aurtengo Urmuga, Euskal Herriko mendiak, bailarak eta herriak musikaz beteko dituen ekimen herrikoi eta artistikoa. Bizkaia zeharkatuko dugu
Aurtengo berrikuntza nagusi moduan, Urmugaren ibilbideak duela 1000 urteko Iruñeko Erreinu hari jarraituko dio: bere gaztelu, etxe eta monastegietatik ibiliko da, beraz, lurraldea josiz, musika, natura, euskara, kultura eta historia bizia bizi eginez.

Uztailaren 13an ekingo dio Urmugak bere Bizkaiko ibilbideari, Araban bi egun egin eta gero. Aurtengoan, Urmugan baino, Urmugarantz ibiliko gara, orain arte zeharkatu ez ditugun lurrak zeharkatuz. Honela, duela Iruñeko erreinuarenak izan ziren lurrak zeharkatuko ditu: Gaztelugatxetik abiatuko gara Ereñozarko San Migelera (Iruñeko Erreinuko gaztelua) iristeko.

Lehen etaparen amaieran, ekimen berezia egingo dugu Ereñon. Azken urteetan Euskal Herrian hainbeste hedatu diren Kalean Kantuz ereduarekin bat egin eta gure musikariekin saio gogoangarri baten protagonista bihurtuko dira Bizkaiko eta Euskal Herri osoko kantuzaleak. Nahi duenarentzat eguerdian mahai inguruan esertzeko eta asetzeko aukera izango da frontoian antolatuko den jantokian. Aldez aurretik izena ematea eskatzen da.

Uztailaren 14an Ereñotik Ziortza-Bolibarreraino ibiliko gara. Bertan Lorea Zulaika eta Et Incarnatus Orkestraren kontzertua eskainiko da 18:00etan. Uztailaren 15ean Mañarira iritsiko da Urmuga eta bertan egingo da Bizkaiko emanaldi eta ekitaldi handia.

Angurretako harrobiak bilduko du kantari fin eta anitzen eskaintza erakargarria. Bertan ariko dira: Pirata, Hatxe, Leturia eta Irati Arcelus, Eñaut Elorrieta, Janus Lester, Xak taldea, eta Et Incarnatus.

 

URMUGA 2025 – BIZKAIKO KONTZERTUEN EGITARAUA
UZTAILAK 13 // EREÑOZAR – EREÑO
17:30 Ongi etorria. Ereñozarko San Migel (Iruñeko Erreinuko gaztelua)
18:30 Kontzertua. Ereño.

URMUGA Banda; Gitarra: Bixente Martinez. Soinua: Iñaki Dieguez. Biolina: Maddi Arana. Pianoa: Iñar Satre. Baxua: Joseba San Sebastian. Panderoa: Xabier Leturia. Bateria: Mikel Urretagoiena eta gidari lanetan Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluze Leturia.

UZTAILAK 14 // ZIORTZA – BOLIBAR
18:00 Kontzertua
Lorea Zulaika eta Et Incarnatus Orkestra.

UZTAILAK 15 // DURANGO // MAÑARIA
18:30 Kontzertua. Mañariako Angurreta Harrobia
Pirata, Hatxe, Leturia eta Irati Arcelus, Eñaut Elorrieta, Janus Lester, Xak taldea, eta Et Incarnatus Orkestra

Izen emateak

Urteroko moduan, Urmugan ibilbideko edozein zati egin liteke, egun bat, bi… edo ibilaldi osoa. Mendi gidariak ibiliko dira urmugalariak laguntzen, eta jatekoa nahiz lotarako tokiak ziurtatuko ditu antolakuntzak.

Kontzertuei dagokienez, batzuk doakoak izango dira, beste batzuetan diru ekarpena eskatuko da kontzertuaren gastuei aurre egiteko.

Mendi ibilaldirako nahiz musika emanaldietarako izena emateko aukera izango da www.urmuga.eus web orrialdean edo info@urmuga.eus helbidera idatzita.

Harremanetarako telefonoa: 696146752

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top