Gaur hasiko dira ekitaldiak helduentzako tailer batekin
MALLABIA | Joan den asteburuan Urriko Jaiak ospatu ondoren, Gau Beltzaren ekitaldiak hartzeko prestatzen ari dira herria. Astelehenean hasi eta ostiralean amaituko dira ekitaldiak. Gau Beltzaren harira, beldurrezko ipuin desberdinak daude eskuragarri Mallabiko liburutegian.
17:30etan Kontzejuzarrean
Helduntzako tailerra Naroa Martinez-en eskutik: “Bizitzaz eta heriotzaz maitasunez” “Haur eta gazteekin nola hitz egin heriotzaz”
17:00etan HHko Umeak, 18:00etan LHko umeak liburutegian
Ipuin kontalaria, Lur Usabiaga: “Kalabazak piztu”
Gaba baltza
- 16:30etan Ginkana. Kontzejuzarretik hasita (1.mailatik gorakoentzat)
- 17:30etan Kalabazak hustu eta aurpegiak margotu Kontzejuzarrean (bakoitzak bere kalabazak, tresnak eta arropak etxetik ekarri behar ditu). Aldi berean… Photocalla plazan
- 18:30etan Iluntasuna piztu…ekitaldia. Kalabazak piztu! Su inguruan dantzatu! Argiak itzaki! Koplak abestu!
- Ondoren: herritik kantu erronda
- Bukatzeko: txorizodun opila eta salda beroa. Plazan
- 20:00etan Antzerkia Madarikaostiok!!! Ruben Merkinaren eskutik (16 urte gorakoentzako) Plazan



