Tenperaturak 20 gradu ingurukoak izango dira datozen egunetan
EGURALDIA | Udazkenak udazkenak baino gehiago jarraituko du. Hodeiek presente jarraituko dute datozen egunetan, noizbehinkako euriteekin eta giro freskoarekin.
Ostirala, hodeitsua
Ostiralean eguraldiak antzera jarraituko du; zerua oso hodeitsu egongo da eta tarteka euria egingo du, batez ere egunaren lehen partean. Hegoaldean hodeiak eta ostarteak izango ditugu eta ia ez du euririk egingo. Haizeak iparraldetik joko du berriro, eta arratsaldean barnealdean indar handia izango du. Tenperaturak udazkeneko balioetan mantenduko dira, eta maximoak 20 ºC-tik beherakoak izango dira ia leku guztietan.
Larunbatean, noizean behingo euria
Larunbaterako aldaketa handirik ez. Ipar partean hodeiak nagusituko dira eta euria egingo du; euria ostiralean baino ugariagoa izango da. Hegoaldean ostarteak zabalak izango dira eta euria puntu gutxi batzuetara mugatuko da. Arratsalde-gau partean hodeiak gutxitu egingo dira leku guztietan. Iparraldeko haizea ibiliko da, eta arratsaldean bolada gogorrak izango dira barnealdean. Tenperaturak aurreko egunetakoen antzekoak dira, eta goranzko joera txikia dute.