DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Berrizek Elkartasun Jardunaldiak eta Kulturarteko Topaketa antolatu ditu ekainean

Programazio berezia ekainaren 4tik 9ra luzatuko da

 Ekimenaren helburua partaidetza eta lankidetzarako espazio komunak sortzen jarraitzea da.
Ekimenaren helburua partaidetza eta lankidetzarako espazio komunak sortzen jarraitzea da.

BERRIZ | Berrizko Udalaren Gizarte Ongizate, Berdintasun, Immigrazio eta Lankidetzarako Udal Kontseiluak 2024ko Elkartasun Jardunaldien eta XVII. Kultura arteko topaketa ekainaren 4tik 9ra egingo da. Aurten ere, ekimenaren helburua parte-hartze eta lankidetzarako espazio komunak sortzen jarraitzea da, baita herritarrak immigrazioari buruz sentsibilizatzeko eta kultura desberdinen arteko hurbilketa sustatzeko eta ezagutzeko ere.

Jardunaldien irekiera ekainaren 4an, asteartea, arratsaldeko 18:30etan izango da Kultur Etxean “Berrizko migrazio proiektuen esperientziak” solasaldiarekin. ZAS! – Zurrumurruen Aurkako Euskal Sarearekin elkarlanean antolatutako ekitaldia da, eta Berrizen bizi diren edo bizi izan diren migratzaileen testigantza izango du. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Kohesiorako zuzendari nagusi Natxo Rodríguez ere bertan izango da.

Hilaren 5ean “Intsumisak. Mujeres en Lucha en el Sahara Occidental “eta ondorengo solasaldia. Saharako giza eskubideen defendatzaileek Marokok okupatutako Mendebaldeko Saharako lurraldeetan emakumeek jasandako indarkeriak erregistratu eta salatzeko egindako lana dokumentatzen du Intsumisasek. Bortxaketa horien basakeriaren eta metodoen krudelkeriaren aurrean, filmak emakume sahararrek bidegabekeriaren eta ahanzturaren aurkako borroka historikoan duten indarra eta irmotasuna erretratatzen ditu. Laura Dauden brasildarrak eta Miguel Angel Herrera kolonbiarrak zuzendurik, Hegoa Institutuak egindako 25 minutuko dokumental laburra da Insumisas, Forward Filmsek ekoiztua Euskal Fondoa Tokiko Euskal Erakunde Kooperanteen Elkartearen finantzaketarekin.

Bestalde, 7an 19:30etan Kultur Etxean “Haritz zaharra” filma doan ikusi ahal izango da.

Kulturarteko Topaketa

Urtero bezala, elkartasun jardunaldien ekitaldi garrantzitsuenetako bat aurten ere Kulturarteko Topaketa izango da. Aurten hamazazpigarren edizioa izango da eta Legaño auzoan egingo da, ekainaren 9an, igandea.

Jardunaldia goizeko 12:30tan hasiko da, Henna, Trenzas, Munduko Kulturak… tailerrak direla eta. 13:30etatik aurrera, munduko janari dastaketa tradizionala eskainiko da, non ez diren faltako Berrizen elkarrekin bizi diren herrialde eta kultura ezberdinetako produktu tipikoak.

Arratsaldean, 15:30etatik aurrera ipuin kontaketa, musika eta dantzaldiez gozatzeko aukera izango da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top