Jardunaldia datorren astelehenean, martxoak 31, izango da, 18:00etan, Zelaieta Zentroko areto nagusian

AMOREBIETA-ETXANO | Urkiola Landa Garapeneko Elkarteak eta Atxondoko Erlete Eztiola erlezain elkarteak antolatuta, datorren astelehenean, liztor asiarraren (Vespa velutina) mehatxuari aurre egiteko prestakuntza jardunaldia eskainiko da Amorebieta-Etxanon, Udalaren eta BFAren laguntzarekin.
Hitzaldi honen helburua da espezie inbaditzaile honek dakarren arriskuaz kontzientziatzea eta hura modu seguru eta eraginkorrean detektatzeko eta borrokatzeko tresna praktikoak eskaintzea. Liztor asiarraren presentziak kalte larriak eragiten ari da Durangaldeko ingurunean: bertako erleak arriskuan jarri ditu eta eztia ekoizpena %70ean murriztu da, eskualdeko erlezainen arabera.
Jokin Agirrekoikoak (Erlete Eztiolako erlezaina) gidatuta, hitzaldia martxoaren 31n, astelehena, izango da, arratsaldeko 18:00etan Zelaieta Zentroko areto nagusian eta sarrera librea izango da aretoa bete arte.
Era berean, Amorebieta-Etxanoz gain Zaldibarren eskainiko hitzaldia apirilaren 1ean izango da, asteartea, 18:00etan, liburutegi zaharrean.
Tokiko ingurumenaren eta biodibertsitatearen defentsan interesa duten pertsona guztiei dei egiten zaie informazio-saio hauetan parte hartzera.