DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Lau pintxo hauek, Durangaldeko bi, Bizkaiko finalera pasako dira

Ermuko Sagarra tabernak eta Atxondoko Itziarrek ohiko kategoriako saria eskuratu dezakete

 

DURANGALDEA | Gutxiago falta da Bizkaiko pintxo lehiaketaren irabazleak ezagutzeko. Egun hauetan zehar parte hartzaileek proposamenak probatzeko aukera izan dute eta orain, herri bozketaren ondoren, aurkeztu ziren berrogeita hamar lagunetatik lau (9 Durangaldekoak) finalera pasa dira eta lauretatik erdiak eskualdekoak dira. Ermuan eta Atxondon, hain zuzen ere, pintxo tradizionalaren kategorian murgilduko dira aste honetako finalean.

Ermuko Sagarra taberna, Atxondoko Itziar taberna, Leioako Izarra Berria eta Bilboko 12ko Bodegilla dira aurtengo saria irabazteko hautagaiak.

 

«AMARI» SAGARRA Probaleku, 4 · Ermua JESÚS GONZÁLEZ
«AMARI» SAGARRA Probaleku, 4 · Ermua JESÚS GONZÁLEZ
«PINTXO ORTUE» ITZIAR BENTABERRI, 2 · Atxondo ISABEL CRENDE
«PINTXO ORTUE» ITZIAR BENTABERRI, 2 · Atxondo ISABEL CRENDE

Pintxo sortzaile edo “egileen” lehiaketari dagokionez, 6 establezimendu aurkeztu dira, bi Zornotzakoak, bat Durangokoa eta hiru Ermukoak.

«TXARRIBOLA» BOROA Barrio Boroa Caserío Garai · Amorebieta JONE ETXAIZ
«BLUESSS» EL COJO Gregorio Mendibil, 8 · Amorebieta ALBERTO NIÑO
«SUSPIRO» KOBIKA San Ignacio, 8 · Bilbao IÑIGO Y KOLDO KORTABITARTE
«VENOM» KISKA Zeharkalea, 4 · Ermua JULEN Y XABIER PÉREZ
«DONUTPORK» MENDIOLA Erdiko Kalea, 19 · Ermua JOSÉ MANUEL RODRÍGUEZ
«IZARO» SAGARRA Probaleku, 4 · Ermua JESÚS GONZÁLEZ

Chefek epaimahai profesional baten aurrean aurkeztuko dituzte beren pintxoak eta showcooking batean lehiatuko dira, ekainaren 11n eta 12an, Bilboko Ostalaritza Goi Eskolan.

Kategoria honetako 24 parte-hartzaileak zozketa bidez banatuko dira, ekainaren 11n egingo diren bi finalaurrekoetan. Finalaurreko horietako bakoitzetik, lau bizkaikopintxotxapelketa.eus, gastronomiako profesionalek osatutako epaimahaiak ondoen baloratutako proposamenak pasatuko dira ekainaren 12ko final handira.

Bizkaiko pintxorik onenaren irabazleak, kategoria honetan, lurraldea ordezkatuko du Espainiako Ostalaritzak d eta Madrid Fusion esparruetan antolatutako Estatuko Pintxo eta Tapa lehiaketan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top