Gertaera joan den larunbatean izan zen, Larrasoloeta kalean

DURANGO | Lau pertsona zauritu ziren joan den larunbatean Larrasoloeta kalean izandako talkan. Bi autok elkar jo zuten Larrasoloeta kalean, eta, handik gutxira, larrialdi-zerbitzuak bertaratu ziren.
Durangoko Udaltzaingoak eta osasun-langileek istripua izan zuten pertsonak artatu zituzten. DOTek jakin ahal izan duenez, lau pertsona arin zauritu ziren.