DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Lau astetan Elorrioko bonuen % 98,2 trukatzen dira

Elorrioko Udalak «arrakastatsutzat» jo du aurtengo kanpaina

Elorrioko bonu kanpainaren balorazioa
Elorrioko bonu kanpainaren balorazioa

ELORRIO | Aurten Elorrioko Merkatari Elkarteko 30 saltokik parte hartu dute maiatzeko bonu kanpainan. Horietako bakoitzari 66 bonu eman dizkio Udalak, 1980 guztira. Horrela, herritarrek, 30 euroko erosketa bakoitzeko, 10 euro aurreztu ahal izan dituzte.

Lau astetan 1945 bonu trukatu dira, guztien % 98,2. Beraz, Udalak 19.450 euroko laguntza eman dio aurten kanpainari, 10 euro saltokietan saldutako bonu bakoitzeko.

«Aurtengo kanpainaren balorazio oso positiboa egin dugu, herritarrek oso ondo erantzun dute eta salmenta ona izan dugu», adierazi dute merkatarien elkarteko ordezkariek.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top