11 koreografia sailkatu dituzte Donostian uztailan jokatuko den munduko hitzordurako, Meridan jokatutako nazionaleko maila altuaren ostean

DURANGO | L’Atelier dantza eskolako ikasleek arrakasta berri bat lortu dute asteburu honetan. Meridako Global Dance Open txapelketako Espainiako finalean parte hartu ostean, Durangoko espedizioa (55 ikasle eta euren familiak) pozarren itzuli da etxera: 11 koreografia zuzenean sailkatu dira Munduko Finalerako. Munduko txapelketa uztailaren 2026an ospatuko da Donostiako Kursaal eta Victoria Eugenia antzokietan.
Eskolako arduradunek azpimarratu dutenez, aurten maila “izugarria” ikusi dute oholtza gainean, bai dantzarien aldetik, baita koreografien kalitateari dagokionez ere. Aurkeztutako 28 lanetatik, 11k lortu dute munduko dantzari onenekin batera aritzeko pasea.
Emaitza aipagarriak:
Dantza Klasikoa (Oiane Azconizaga):
-
🥇 Nora Garate (Lehenengo postua)
-
🥈 BabyStars eta June Gabilondo eta Aitor Hernández (Bigarren postuak)
-
🥉 MisStars, Starlights, Nora Bilbao eta Intza Cano (Hirugarren postuak)
Dantza Garaikidea (Leire Cotoré):
-
🥈 Boomlight (Bigarren postua)
-
Laugarren postuak: Minischok, Aitor Hernández eta Intza Cano.
“Momentu zirraragarriak bizi izan ditugu eta harrotasun handiz ordezkatuko dugu gure eskola eta Durango Donostiako finalean”, adierazi dute L’Atelierretik.


