DOT Durangaldea

Larunbatean zerua lainotuta, prezipitazioak eta elurra 500 metrotik gora gauean

Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta hotz sentsazioa areagotu egingo du

Arratsaldetik aurrera prezipitazioa geroz eta urriagoa izango da IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Larunbatean zerua lainotuta egongo da eta prezipitazioa espero dugu. Egunaren lehen partean euria egiteko probabilitatea handiagoa izango da iparraldean, eta arratsaldetik aurrera, aldiz, hegoaldean. Dena den, arratsaldetik aurrera prezipitazioa geroz eta urriagoa izango da. Orduek aurrera egin ahala aire oso hotza sartuko da, arratsaldetik aurrera nabarituko da gehienbat, eta ez da baztertzen gauean 500-600 m inguruan elur maluta batzuk ikus daitezkeenik; orduan neurtuko dira eguneko tenperatura minimoak. Haizeak ipar-ekialdetik joko du eta hotz sentsazioa areagotu egingo du arratsaldean.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top