Tenperaturak gorabehera handirik gabe jarraituko du

EGURALDIA | Larunbatean, oro har, giro eguzkitsua. Barnealdean, batez ere Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan, behe-lainoa iraunkorra izan daiteke eta luze iraun dezake. Gainerakoan, hodei gutxi egongo da eta arratsaldetik aurrera behe-hodeiak edo lanbroa ager daiteke kostaldean. Tenperaturak gorabehera handirik gabe jarraituko du, maximoak igotzeko eta minimoak jaisteko joerarekin. Haize aldakorra ibiliko da, goizean hegoaldekoa nagusituko da eta arratsaldean iparraldekoa.


