Euri egin dezake eta baliteke zaparrada handiak botatzea

EGURALDIA | Larunbatean hego-ekialdeko haizea zakarrago ibiliko da eta haizea izango da eguneko protagonista. Hodei ugari izango da, batez ere arratsaldetik aurrera. Egunaren hasieran zerua hodeitsu egongo da eta barnealdean zaparrada batzuk botako ditu, txikiak orokorrean. Arratsaldean fronte bat gaineratuko zaigu eta bete-betean eragingo digu: euria eta zaparradak txoko guztietan egingo ditu eta zenbait lekutan baliteke zaparrada handiak botatzea. Horrez gain, trumoi-ekaitzak izan daitezke. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da.