Prezipitazioak gutxituz joango dira arratsaldean

EGURALDIA | Euria eta giro hotza. Ipar edo ipar-mendebaldeko haizea indartsu ibiliko da eta tenperaturak behera egingo du; maximoak 8 eta 12 ºC artekoak izango dira. Euria egingo du, batez ere goizean eta Kantauri isurialdean, eta mendi garaienetan zuritu egin dezake; elur-kota 1200-1400 m artean kokatuko da. Arratsaldean poliki-poliki, barnealdetik hasita, atertuz joango da.