Tenperaturak gora egingo du, bai egunekoa, baita gauekoa ere

EGURALDIA | Larunbatean argitzera egingo du. Eguna lainopean hasiko dugu eta goizean goiz oraindik han-hemenka euri txikia egin dezake. Goizean atertuko du eta hodei geruza saretuz joango da; arratsaldean erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak urdinguneekin tartekatuko dira. Hegoaldeko haizea nabarmendu behar dugu, zakar ibiliko baita, bereziki mendebaldean eta egunaren amaieran. Tenperaturak gora egingo du, bai egunekoa, baita gauekoa ere.