Tenperatura maximoak hamar gradu ingurukoak izango dira eskualdean

EGURALDIA | Larunbatean prezipitazioak gutxituz joango dira. Zerua oso hodeitsu mantenduko da eta prezipitazio txikia eta noizbehinkakoa egingo du, baina arratsalderako atertuz joango da. Elur-kota igotzen joango da eta 1.000 m inguruan kokatuko da. Mendebaldeko haizea eta tenperatura maximoak 5 eta 11 gradu artekoak izango dira.