DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Larunbat honetan Durango Neskak Rugby Txapelketaren seigarren edizioa ospatuko da

Partidak 14:30ean hasiko dira, Arripausuetan

Txapelketa Arripausuetan jokatuko da

ERRUGBIA | Larunbat honetan, 14:30etik aurrera, Arripausuetan izango da Durango Neskak Rugby Txapelketaren seigarren edizioa. Emakumezkoen errugbi txapelketa arratsalde osoan zehar egingo da eta erreferentziazko hainbat talde bilduko ditu.

Oraingo honetan Elorrio, Hernani, Gaztedi, Durango eta Uni Bilbao taldeek hartuko dute parte.

Klubetik durangarrak hurbildu eta kirol, giro on eta errugbi jardunaldi batez gozatzera animatzen dituzte.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top